I Área privada I Castellano I Euskara
 
 
 
Hasiera [Berriak I Nabarmena] I Newsletter
Kosta trail I Fitxa Teknikoa I Ibilbidea I Sariak eta Opariak
Nola parte hartu? I Izen-emateak I Zure izen-ematea egiaztatu
Nola heldu? [Kosta Trail Mapa I Helmuga Mapa]
Babesle eta laguntzaileak
Sailkapenak
Irudiak
Ekitaldi solidarioa
Ohiko galderak
Kontaktua
 

 


 
 

 
> Hasiera


Berriak

Kosta Trailera on-line izena eman dezakezu ekainaren 10erarte, ostirala. 11 ean , Larunbata, Artea zentru komertzialeko Forum Sport dendan izena eman dezakezu bakarrik.

Ez Ahaztu:

MENDI LASTERKETAREN irteera (30km): Sopelako Udalan (Sopelako Metro geltokia)  goizeko 9:30etan

MENDI IBILALDIAREN irteera (20km): Sopelako Udalan (Sopelako Metro geltokia) goizeko 9:00etan.

IBILALDI FAMILIARRAREN irteera (12km):Sopelako Udalan (Sopelako Metro geltokia) goizeko 9:00etan.

Nola heltzen naiz helmugatik irteerara?

Partehartzaile guztientzat, bai lasterketakoentzat, bai martxakoentzat, aurten ere, dohaineko autobús zerbitzua eskainiko da 11:30etatik 15:00etara, helmuga gunetik Plentziako metro geltokira gerturatzeko.

Gainera, zure ardura bakarra metara ailegatzea izan dadin, Metro Bilbaok 06.KOSTA TRAIL-ekin elkarlanean helmugatik martxen irteerara (Sopela) edo lasterketaren irteerara (Bidezabal) bueltatzeko erraztasunak emango dizkie Arteako dendan bere dortsala jasotzen duten lehenengo 1600 partaideei.


Zure dortsala jaso ezazu era erraz eta azkarrean!

Dortsala jasotzen lehena izan nahi baduzu, probaren egunean dena prest izatea gustoko baduzu eta martxan ahalik eta lasterren hasi, dortsalaren bila aurreko egunean etorri zaitezke eta jende pilaketa saihestu.

Kosta traileko gure webgunearen bitartez egin baduzu izen-ematea (www.forumsport.com/kostatrail) ez ahaztu ordainaigiria aurkezten. Bestela Forum Sport dendetan zigilatutako kupoia aurkeztu ezazu zure dortsala jasotzean.

Zure dortsala jasotzeko Arteako merkataritza zentruko gure Forum Sport dendan itxoiten zaitugu ekainak 11an 11:00tatik 20:00tara.

Probaren egun berean, ekainak 12an, dortsala jasotzeko:
Lasterketa: Sopelako Udaletxean 8:45tatik 9:15tara
Martxak: Sopelako Udaletxean 8:00tatik 8:45tara

KORRIKALARIENTZAKO ZERBITZU BEREZIAK

Kontsigna:
Lasterketa egin behar baldin baduzu, zure motxila irteeratik helmugara helduarazi egingo dizugu.

Masaia
Lasterketa bukatzerakoan Euskadiko Fisioterapeuten lankidetzari esker masai bat jaso izango duzu

Dutxak
Arkote kirol klubeko instalakuntzetan. Justo metaren azpian

 

Kosta Trailaren 6. ediziorako asfalto gutxiagoko eta gogorragoa den ibilbide bat

Aldaketak gustatzen zaizkigu. Aurreko edizioetan entzun genuez asfalto gutxiagoko ibilbide bat aldarrikatu zenuten, hori dela eta antolakuntzak errepideari izaera malkartsuagoa ematea erabaki du. Ondorioz, Kosta Trailaren edizio berri honek ibilbide berri bat dakar. Bizkaiko kostan ezer berririk ikusteko geratzen ez zitzaizula pentsatzen bazenuen, oker zeunden.

Seigarren edizio honetan lasterketa Sopelanatik irtengo da eta lehenen aldiz ez gara kostalderantz zuzenean abiatuko, honen ordez, Berangotik igarotzen den bidegune berria inguratzen duen pinuen eta eukaliptoen basoak zeharkatuko ditugu. Igoera gogorreko 10 kilometro berri lasterkariei hasieratik pilak jartzeko.

Kilometro kopuru berdina baina zure hankentzako exijentzia gehiago. Onartzen al duzu erronka berri hau?

 

Zure ekarpena egin dezakezun ekitaldi solidario bat

Osasuntsua izateaz gain, Kosta Trail ekimen solidarioa da. Beste urtebetez, izenemateekin jasotzen den dirua tokiko ongintzazko ekintza batera bideratuko da. Edizio honetan elkarte ongilea Eugenia Epalza Euskal Fundazioa izango da.

Parte hartu ezazu hiruretako edozein probetan eta egin zure ekarpena gehienetan 18 eta 35 bitarteko gazteetan eragiten duen gaixotasun neurologiko honen kontrako borrokari.

Informazio gehiago

Kosta trailerako prestkuntza plana

Aurten Kosta Traila prestatzen laguntzen dizugu eta horretarako Kepa Larrearen laguntza izan dugu, Euskadiko Mendi lasterketatako hautatzaileetako bat eta Athlon enpresako kidea.

Athlon S. Coop. ariketa fisikoa eta osasuna bultzatzen dituen enpresa berritzailea da, Gaur egun kualifikazio altuko eta esperientzia zabala duten profesionalek osatzen dute Athloneko giza taldea. Osasun-Prebentziozko mantentze-lanetan eta mantenua eta hobekuntza jarduera fisikoa eta kirolaren arloetan adituak dira (Kirol medikuak, Erizainak, Jarduera fisikoa eta osasun zientzietan Lizentziatuak, Hezkuntza fisikoko irakasleak, eta ergonomian espezialistak)

Jarraitu gure adituaren aholkuak eta Kosta Traila presta ezazu!

Descargar plan de entreno en formato .pdf


11/04/2011: Gorde data hau zure agendan. Kosta Trailaren 6. edizioa 2011ko ekainaren 12an izango da

- Ohitura mantentzen dugu eta ekaineko bigarren igandea Kosta Trailaren 6. edizioaren lekukoa izango da. Proba ezberdin baten edizio berri bat. Korrika edo ibiltzearen artean erabaki dezakegun proba bat. Distantzia zuk erabaki dezakezun proba bat: 12, 20 edo 30 km. Zuei esker egiten den proba bat, kirolaz gozatzeko, gainera gehien behar dutenei laguntza txiki bat emanez.

Leer más...
> Hasiera  
 
 
 
   

www.forumsport.com I Kosta Trail 2010 I Aviso Legal I Mapa Web I Desarrollo Web: Artefacto