I Área privada I Castellano I Euskara
 
 
 
Hasiera [Berriak I Nabarmena] I Newsletter
Kosta trail I Fitxa Teknikoa I Ibilbidea I Sariak eta Opariak
Nola parte hartu? I Izen-emateak I Zure izen-ematea egiaztatu
Nola heldu? [Kosta Trail Mapa I Helmuga Mapa]
Babesle eta laguntzaileak
Sailkapenak
Irudiak
Ekitaldi solidarioa
Ohiko galderak
Kontaktua
 


 


 

 
 

 
> Kosta trail

¿Zer da Kosta Trail?

Forum Sport Kosta Trail. Dena ikusita zenuela uste zenuen?
 
 
Aurreko edizioetan bezala, mendi lasterketa Bizkaiko kostaldeko labarretako bideetatik igaroko da. Aurten berrikuntza moduan lasterketaren hasiera Sopelanako udaletxean izango da. Gainera lehen aldiz, ez gara zuzenean kostara zuzenduko, baizik eta Berango zeharkatzen duen pinudi eta eukalipto guneetatik pasako gara lehenbizi. Hasiera gogorra emango duten 10 km.

Korrikalariek aurkituko duten lehenengo maldak irteeratik oso hurbil daude, Sopelanan, hain zuzen. Hauek ibilbidean zehar pasako dituzten hainbatetatik batzuk besterik ez dira izango. Behin Galeako labarrak pasa ostean, partehartzaileak Aizkorri eta Salvaje hondartzetara jaitsi beharko dira, kostalde guztia hartze duten bide estuetatik. Barrikako herria zeharkatuz Plentziara helduko gara bertan itsasadarra gurutzatuko dugularik. Behin Plentzia atzean utzita, ibilbideko zati gogorrenarekin eta baita paraje ikaragarriena duenarekin ere, aurkituko gara, Ermumendi mendiaren gailurraren igoerarekin. Cabo Billanoko Faroaren ondoan aurkitzen den eta landarediarekin eta lurrazpiko bunkerrekin beteta dagoen zati honek korrikalariei gogor lan egitea eskatuko die. Hemendik korrikalariak jaitsiera gogor bat hasiko dute Plentziako metarantz abiatuko direlarik..


 

Forum Sport Ibilaldi Familiarra.
Familia guztiarentzako aukera
 
 
 
12 Km-ko zailtasun txikiko ibilbide hau familia edo lagunen artean egiteko ezin hobea da. Abiapuntua Sopelako Udaletxea da, non kostaldeko bidea hartuz, Meñakoz eta Barrikako itsaslabarretara abiatuko gara, kostako toki ederrenak zeharkatuz eta Gorlizko badiako bista liluragarria ikusiz Plentziako helmugara helduko gara.

Paisaiaz gozatzeaz gain, mendi lasterketako korrikalariak animatzeko aukera izango duzu!


 
Forum Sport Mendi Ibilaldia. Trekking eta mendi zeharkaldien maitaleentzat
 

Ibilaldi Familiarrak daukan baino ibilbide zorrotzago bat bilatzen dutenentzako, 20 Km-ko ibilbidea proposatzen dugu, zailtasun ertaina duena, trekking eta mendi zeharkaldiak gustuko dutenentzako aproposa.

Martxa honek Sopelako Udaletxetik abiatzen da, Martxa Familiarra baino 8 Km gehiago duelarik. Bizkaiko kostaldeko edertasun eta berezitasun gehien duen ibilbidetik igarotzen da: Ermuamendiko eta Kabo Billanoko inguruak Gorlizen.

Zirkuituko punturik gogorrenean gozatuko dugu korrikalarien igarotzeaz, itsasargiko lurrazpiko galeriak zeharkatzen dutenak. Anima ezazu ahal bezain beste!

 

 
> Kosta trail
 
 
 
   

www.forumsport.com I Kosta Trail 2010 I Aviso Legal I Mapa Web I Desarrollo Web: Artefacto